XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez zaitez katuari bosgarren anka billatzen asi katuaren bosgarren anka, anka ez baiña isatsa izaten da-ta!.

- Algara bizian utzi zuan urrutizkiña, gure Don Gumersindo'k alukeri ura esatean munduko gauzarik bitxiena esan ba`lu bezala.

- Sir Solomon Newfork injinieruak bere burua il duala! Bazebillek zuzen Españi'ko ertzaindia! - izan ziran, urrutizkiña uztean, Sherlock Holmes'en itzak.

- Esan dizut ertzaindi ortako buruzagiek batere konfiantzarik ez dutela merezi.

- Nere komandanteak jakitera eman dit, oraindik asko ez dala Don Gumersindo orrek berak, etorkizunaz kezkaturik dabillen XIII Alfontso erregeari, lasai egoteko, esan diola.

- Errepublikazalerik ez omen da bampacirc; Españi'n ia-ia bat ere.

-Laterri guztia erregezalea omen da!.

- Ortan beintzat, Joansendo, asmatuko al zuan!-, erantzun zion, inglandar geienak bezala, oso erregezalea zan Sherlock Holmes'ek.

- Ez dut bampacirc; uste, Mister Holmes.

- Ni ez naiz erregezalea; ezta errepublikazalea ere.

- Ni soilki euskotarra naiz.

- Eta egizalea.

- Ta, nere ustez, bi urte baiño lenago, galdua du XIII Alfontxo'k bere buruntza.

(Egiazko igarle agertu zan Joansendo mikelete-sarjentoa).

(1929'ko Dagonillean esan zuan ori.)

(1931'ko Jorraillaren 14'ean, nagusi zan Españi'n Errepublika).

- Zuek, nai duzutena usteko duzute, baiña Sir Solomon'en arazo ontan arrazoi dula iduritzen zait D. Gumersindo'k, - iritzi eman zuan Watson sendagilleak.

- Bizirik zegoala edan zuan Sir Solomon Newfork injinieruak urdaillean zeukan wiskia.

- Gero, lurrera erortzean orma jo zuan buruz eta bear baiño kaskarreko aundiagoa artu zuan.

- Orduan irten zitzaion aurreneko tiroa, eta bigarrena berealaxe, kirio astinduen eragiñez pistolaren giltza, naigabe, beatzez estutu zualako.

- Bere urdaillean aurkitu diogun wiski ugari arek, ez digu beste irten biderik uzten: Sir Solomon bera izan da, oartzeke, bere buruaren eraillea.

- Errua, Sir Salomon'ek arrapatu zuan mozkorrarena.

Arazoaren zurrunbilloak mendean arturik zeukan Sherlock Holmes gizagaixoa.

Ez zuan argi-biderik ikusten.

Ordurarte izan zituanak baiño naasiagoa zan Sir Solomon Newfork injinieruaren arazoa.

Kirioak, nerbioak, baretzeko, binboliña artu, eta Sarasate'ren zapateado jotzen asi zan.